Aurrez lortutako errentarekin, finalerdien bila

Txapeldunen Liga. MATTEO BAZZI / EFE.
2023ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidetako bi. Real Madrilek Stamford Bridgen jokatuko du, Chelsearen aurka. Madrildarrek 2-0 irabazi zuten Santiago Bernabeun, eta balentria egin beharko dute ingelesek kanporaketa iraultzeko. Napolik eta Milanek, berriz, Diego Armando Maradonan jokatuko dute, Napolin (Italia). San Siron jokatutako partidan 1-0 irabazi zuten Rossoneriek, baina Napoli lider da Italiako ligan, eta zaleen aurrean kanporaketa irabazten ahaleginduko dira, finalerdietan egoteko. Bi partidak 21:00etan jokatuko dira (Movistar).

Gaur irabazten dutenek bihar jakingo dute zer talderen aurka arituko diren finalerdietan. Real Madrilen eta Chelsearen arteko garaileak Manchester City edo Bayern Munich izango du aurkari —3-0 gailendu ziren ingelesak joanekoan—. Napolik edo Milanek, berriz, Benficaren eta Interren arteko garailea izango dute aurkari. Italiarrek 0-2 irabazi zuten joaneko partidan, Portugalen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.