EUSKARAZ ETA DOAN

2017ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Euskalapps.net webguneak ongi erakusten duenez, zabala eta askotarikoa da sakelako telefonoetarako aplikazioen eskaintza. Horietarik askok euskara ikasten ari denari edo hizkuntza darabilenari bidea erraztea dute helburu, baina badira bestelako perlak ere. Hona hemen batzuk:

Euskara praktikoa. AEKren aplikazioa da. Oinarrizko elkarrizketetan moldatzeko hitzak nahiz esamoldeak biltzen ditu. Hiztegiarekin aritzeko jolasak ere baditu.

Gazte-Lonjak. Gazteentzako aplikazio dinamikoa da, lonjak kudeatzeko orduan izan ditzaketen kezkei erantzuteko.

Jakina!. Euskal Tribiala, Internet bidez jokatzeko sortua.

Jolastoki. 6-8 urteko haurrentzako jolasak.

Mitologi Park. Mari eta euskal mitologiako gainerako pertsonaia nagusiak ardatz harturik, 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzako joko hezitzaileak lantzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.