Athleticek ezin du kale egin gaur, Granadan

2022ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Athleticek ligako azken-hirugarren jardunaldiko partida du gaur Granadan (20:00, Movistar), eta ezin du hutsik egin, Europan sartzeko aukera gehiago ez zailtzeko. Izan ere, ez dago haren esku, aurretik baititu hiru talde hauek Conference liga eta Europako ligako hiru lekuetan: Vila-real, puntu bat gehiagorekin; Reala, lau gehiagoz; eta Betis, sei puntu goitik. Aurkaria jaitsieratik atera berri da, eta bi puntu azpitik du zuloa. Aitor Karankak laugarren partida zuzenduko dio gaur Granadari. Bestalde, Raul Garciak kontratua berritu du 2023ra arte, horretarako baldintzak bete baititu denboraldi honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.