Sabinen hilobia, eta Nikolerena

Abertzaletasunaren fundatzailearen tonba, gaur egun. SESTAOKO EAJ.
2022ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Edorta Jimenez

Nikole bijotzekua,

(Elkar, 2021)

«Sukarrietako kanposantu handituan [Sabino Arana Goiriren] hilobia gaur egun bide erdi-erdian dago, eta hartan barrena ibiltzeko haren oroiz ezarri duten festoi-hesia saihestu beharra dago. Ez dirudi horretan haren azken nahia bete dutenik. Jendeak hobia zapal zezan nahi zuelako hautatu omen zuen [Arana Goirik] bere gorpua kapera aurrean jartzea. Hara sartu zuenak ez zeukan hilarria saihesterik. Leku horrek, izatez, jatorrizko hilobiarena den arren, egun ez du Arana eta Goiri'tar Sabinen azken borondatea betetzen.

Hori bai, gaur dagoen horretan ageri den gizon-aurpegia, harrian landua, emaztearen hilobira begira dago, horrela jarri zutenek diodan honen berri ez bazekiten ere. Orain arte ez dut esan Nikoleren [Arana Goiriren alarguna] gorpuzkiak non dautzan, eta ez dut esango. Badakidan arren. Jakin nahi duenak segi biezaio Sabinen begiradari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.