'Gurtel auziko' lehen epaia

2018ko maiatzaren 24a
13:41
Entzun

Gaur atera dena Gurtel auziko bigarren epaia da. Lehena iaz eman zuen Valentziako Justizia Auzitegi Gorenak. Orduko horretan, Fitur izeneko adarrari zegozkion zigorrak ezarri zituzten. Valentziako Generalitateak (PPren esku) eta 2005 eta 2009. urteen artean ustelkeria sarea osatu zutenek hainbat kontratu manipulatu zituzten komisioen eta zerbitzuen truke.

Francisco Correari hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten lehen epaian (gaur beste 51), Pablo Crespori hamahiru urte eta hiru hilabetekoa, Alvaro Perez Alonso El Bigotes-i hamabi urte eta hiru hilabetekoa, eta Milagros Martinez Valentziako Turismo kontseilari ohiari bederatzi urtekoa. Epai hori maiatzaren 8an berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, eta, hain zuzen, gaur goizean sartu da espetxean Martinez.

Beste zazpi zigor ere ezarri zituzten lehen epai horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.