'11 konpromiso, askatasunerantz' ekimena jarri du abian Ernaik

2014ko abenduaren 11
13:24
Entzun

Denok Ala Inor Ez dinamikaren barruan 11 eguneko baraualdiak antolatu ditu Ernaik hilaren 19an hasi eta 30era arte, Euskal Herriko herri eta hirietan.

Horretaz gain, Donostian eginiko agerraldian, preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko konpromisoak hartzera animatu dute gizartea, eta batez ere, gazteak. "Beharrezkoa da gazteek ere konponbidearen eraikuntzan pausoak ematea. Bide horretan preso eta iheslariak gatazka konpontzeko ezinbesteko agente direla ulertzen dugu eta hori izango da gure borrokaren oinarria".

Ernaik gogoratu du 480tik gora preso politiko daudela egun Euskal Herrian. "Horiek hala, eman beharreko lehen urratsa da mendekuan oinarritutako espetxe politikak darabiltzaten salbuespen neurriak amaitzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.