Osasuna

122 dira dagoeneko legionelak jotako gaixoak, Iruñean

2006ko ekainaren 6a
17:16
Entzun
Horietarik hiruk oraindik Zaintza Intentsiboko Unitatean jarraitzen dute. Gainontzekoek, berriz, "onera egin dute", Nafarroako Osasun kontseilari Maria Kutzen arabera. Bakterioak eragindakogaixoen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi du inkubatze garaian dagoelako, baina egoera kontrolpean dagoela esan du.

Oraindik 49 daude ospitalean legionelak eragindako neumoniarekin, eta egoera "kontrolpean" dagoen arren, hozte dorreen araudia zorroztu behar dela esan du Maria Kutzek, Nafarroako Osasun kontseilariak, horrelakoak saihesteko. Horixe eskatuko du Espainiako Osasun Publikoaren Batzarrak Madrilen egingo duen bileran, hilaren 19an.

Gaixoak Babesteko Elkarteak salatu duenez, merkeago ateratzen da araudia ez betetzeagatik isunak ordaintzea, legea betetzea baino, eta neurriek gogorragoak izan behar dute hori gerta ez dadin. Aspaldiko eskaera du hori elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.