Espainiako Poliziak hamabost donostiar gazte atxilotu zituen atzo Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionaletik gertu, hauek euren kabuz Fernando Grande-Marlaska epailearengana zihoazela, eta gaur arratsaldetik ari dira pasatzen epailearen aurretik. Gipuzkoan kale erasoak egin izana leporatua diete. Ez dituzte inkomunikatuta izan.
Epaileak azaroaren hasieran ustezko kale erasoen kontrako bi operazio zuzendu zituen, biak Donostian. Lehen operazioan zazpi lagun atzeman zituzten: bost kartzelara bidali zituzten eta beste biak libre geratu ziren. Bigarren operazioan -azaroaren 7an- lau lagun atxilotu zituzten, eta laurak libre gelditu ziren.
Azaroaren 7an Donostian egindako operazioarekin lotzen dituzte atzo atxilotu zituzten hamabost lagunak.
Atxilotuak
-Oier Llorente.
-Mikel Bargas.
-Aitor Olaizola.
-Adur Fernandez.
-Nahikari Otaegi.
-Mireia Motxales.
-Asier Mariezkurrena.
-Ion Imanol Igal.
-Urko Labaka.
-Iker Egido.
-Beñat Apalategi.
-Breogan Fernandez.
-Imanol Bizente.
-Urko Pikasa.
-Igor Alvarez.
15 donostiar gazteak Auzitegi Nazionalean dira epailearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu