Iraken Inbasioa

15 lagun hil dituzte atentatuetan, eta indargabetzen ari ziren minak lehertuta bost soldadu hil dira

2004ko ekainaren 8a
13:18
Entzun
Mosulen eta Bakuban auto bana leherrarazi dute, eta gutxienez 14 irakiar eta AEBetako militar bat hil dituzte. Minak indargabetzen ari ziren bost soldadu ere hil dira, mina horiek lehertuta. Ehundik gora lagun zauritu dira.

Bakuban egin dute lehen atentatua, Irakeko polizia indarrek jakinarazi dutenez. Hango aireportu militar zaharrari eraso egin diote, eta lau irakiar eta soldadu estatubatuar bat hil. Eraso horretan gutxienez beste 16 irakiar eta hiru soldadu estatubatuar zauritu dira.

Geroago, auto bonba bat lehertarazi dute Mosulen, eta hamar irakiar hil eta ehun inguru zauritu dituzte. Polizia iturriek azaldu dutenez, atentatuan hiriko alkate Salem al Hay Isa hil nahi zuten, baina ez dute lortu.

Bestalde, Poloniaren agindupean zeuden Nazioarteko Dibisioko bost soldadu hil dira indargabetzen ari ziren minak lehertuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.