18 urteko gazte bat atxilotu dute, amari eraso egiteagatik

2010eko otsailaren 23a
13:23
Entzun
Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du bart gauean Bilbon, amari eraso egin diolakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, aitak eraman du semea polizia etxera, eta salaketa jarri du haren aurka. Ama, berriz, Basurtuko erietxera eraman dute, ustez semeak egindako zauriak sendatzera. Andreak baieztatu du behin baino gehiagotan egin diola eraso semeak.

Donostian, berriz, 44 urteko gizona atxilotu zuten atzo, alabari eraso egin diolakoan. Gizarte laguntzaile bat etxean zen ustezko erasoa izandako unean, eta 12 urteko neskatoaren negarrak entzunda eman zion abisu Ertzaintzari. Etxean bertan hartu zuten atxilo gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.