18/98 epaiketako auzipetuen protesta Auzitegi Nazional barruan
18/98 epaiketan auzipetuta daudenek Haika-Segi auziko epaiaren kontrako protesta ekintza egin dute gaur, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren barruan, Epai guztien gainetik, gazte independentistak aurrera kartelak jarri dituztelako. Bertako segurtasun indarrek segituan kendu dituzte kartelak eta Angela Murillo epaileak auzipetuei esan die diligentziak irekiko dizkiela. Auzipetuen helburua, protesta egiteaz gain, ostegunerako Euskal Herrian antolatuta dagoen mobilizazio egunerako dei egitea izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu