1967an igo, 2007an jaitsi

2010eko ekainaren 14a
08:56
Entzun
Reala azkeneko aldiz 1967ko apirilaren 23an igo zen Espainiako Lehen Mailara, Puertollanon 2-2 berdindu ostean. Ondoren, 40 urtean egon zen kategoria horretan, eta Espainiako bi Liga eta Kopa bat irabaztera heldu zen.

2006-2007an jaitsi zen Bigarren A Mailara. Denboraldian azkeneko postuetan izan zen ia-ia hasieratik eta, azken jardunaldira arte salbatzeko itxaropenari eutsi bazion ere, ekainaren 17an jaitsi zen, Valentzian galduta.

2008ko ekainaren 8an eskuan izan zuen igoera: 1-2 irabazten zihoan Gasteizen, Alavesen kontra, baina azken minutuetan bi gol sartu zituen etxeko taldeak eta Reala igo gabe gelditu zen.

Harrezkero areagotu egin ziren klubaren arazo ekonomikoak, eta krisi instituzionala ere bai. Lehen Mailara igotzeak bi arloetan egonkortasuna emango dio seguruenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.