Ibarretxek iragarri du 2008ko urriaren 25ean izango dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herri galdeketa. Hain zuzen, EAEko Estatutua onartu zuten 29. urteurrenean egokituko da.
1979ko urriaren 25ean izan zen Gernikako Estatutuaren erreferenduma. Erroldaren %58,8k hartu zuen parte, eta boza eman zutenen artetik %90,3k estatutuaren alde egin zuten. Alde ez zeudenen artean AP eta ezker abertzalea zeuden.
Gaur Ibarretxek gogoratu duenez, Espainiako Gobernuak "hitza jan" egin du, ez duelako bete estatutua. "Aldatu beharra dago". Eta datu bat eman du: adinagatik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen %59,3k ez zuten 1979ko bozketan parte hartu.
2008an, berriz, larunbata izango da urriaren 25a. Ezohiko eguna botoa emateko.
1979ko urriaren 25 hura; 2008koa larunbata da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu