Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua

200 parte-hartzaile eta egitarau bete-betea

Gutxi gorabehera 200 lagun ari dira Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan parte hartzen. Goiz-goizetik egitarau betea izan dute: Elixabete Garmendiak abiatu du 'Euskal kazetari modernoaren pausajea: ukapenetik izatera' ponentziaren azalpenarekin. Ondoren, Jose Inazio Basterretxea EHUko irakasleak eta Aitor Zuberogoitia Topagunearen Hedabide Saileko sustatzaileak 'Euskararen komunikazio-esparrua' izeneko ponentzia aurkeztu dute elkarrekin.

2004ko azaroaren 9a
13:06
Entzun
EHUko bost irakaslek landutako 'Euskarazko komunikabideak eta kazetaritza: egoera, ardatzak eta pisu erlatiboa' txostenaren aurkezpena eguerdiko orduatean amaitzekoa zen. Iñaki Zabaleta Urkiola, Santi Urrutia, Arantza Gutierrez Paz, Nikolas Xamardo eta Antxon Mendizabal irakasleek egin dute.

Ondoren, zenbait komunikazioren aurkezpenarekin amaituko da goizeko saioa.

Arratsaldean, berriz, atzerriko errealitateak aztertuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.