Atentatu bidez 2009ko uztailaren 30ean hil zituen azkeneko pertsonak ETAk: Carlos Saez de Tejada eta Diego Salva Lezaun guardia zibilak, Mallorcan (Herrialde Katalanak), haien autoan lehergailua ezarrita.
Dena dela, 2010eko martxoaren 16an ETAko kideek tiroketa bat izan zuten Paris alboan, Dammarie-les-Lysen, auto lapurreta baten ondorioz, eta Jean Serge Nerin jendarmea hil egin zen eta Joseba Fernandez Aspurz ustezko etakidea atxilotu egin zuten. Nolanahi ere, ETAk agertu zuen tiroketa ez zutela eurek hasi eta ez zutela jendarmeei eraso egiteko asmorik.
2009ko uztailetik atentatu bidez inor hil gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu