21 urteko gizon bat atxilotu dute ustez bere bikotekideari erasotzeagatik

2009ko urtarrilaren 16a
16:32
Entzun
Iruñeako Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Epaitegiak 21 urteko gizonezko iruindar bat kartzelera bidali du ustez atzo gauean bere bikotekideari eraso egitea egotzita.

Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, atxilotuak laban batekin hainbat zauri egin zizkion bere bikotekideari. Gainera, erasoaldian biktimaren aitak esku hartu zuen eta bera ere zauritu zuen, eskuan ebakia egin baitzion.

Ustezko erasotzailea Barañaingo (Iruñea) udaltzainek atxilotu zuten, biktimak larrialdi zerbitzura deitu eta abisua eman ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.