Atzo Benazir Bhutto hil zutenetik protesta asko izan dira Pakistanen, eta gutxienez 23 lagun hil dira. Haietatik hamar behintzat, Karachi hirian zendu dira. Bhuttoren alderdiko jarraitzaileei Poliziak tiro egin die, baimena duelako. Hamar mila polizia daude han.
23 hildakoetatik lau poliziak dira.
Iturri ofizialen arabera, protesta egileek herrialde osoan 200en bat banketxe, tren, denda eta alderdi politiko egoitza erre dituzte azkeneko orduetan. Peshawar herrian, esaterako, Pervez Musharraf Pakistango presidentearen alderdiaren egoitza bati su eman diote hainbat lagunek. Musharraf jotzen dute hilketaren erantzuletzat.
23 lagun hil dira azken orduetako protestetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu