23 urteko auto gidari bat hil da Orotz-Betelun

2008ko ekainaren 23a
17:49
Entzun
Autoarekin errepidetik atera eta pendizean behera erorita 23 urteko mutil gazte bat hil da Orotz-Betelun (Nafarroa), Olaldean. Zehazki, NA-2040 errepideko 14. kilometroan aurkitu dute autoa, bide bazterrean erorita. Atarrabiako (Nafarroa) bizilaguna zen hildakoa.

Goizeko zortziak inguruan hildakoaren senitarteko batek hots egin du Sos Nafarroara, eta gaztearen autoa bidetik kanpora amilduta aurkitu dutela agertu du. Aurizko suhiltzaileak, mediku bat eta erizain bat aritu dira salbamendu lanetan, baina gidaria hilda topatu dute.

Istripua noiz eta nola gertatu den argitzeko lanean ari da orain Foruzaingoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.