Irakeko Legebiltzarrak Gobernu iraunkorra onartzeko bilkura egin baino ordu batzuk lehenago 24 pertsona hil dituzte Iraken, bi atentatutan.
Goizean goiz Sadr auzo xiitan lehergailu bat zartarazi dute, janari postu baten ondoan,langile ilara batetik hurbil. Leherketa handi horren ondorioz 19 lagun hil dira, eta beste 58 zauritu dira.
Handik gutxira, Siriarekin mugan dagoen Kaim hirian ekintzaile suizida batek gorputzera itsatsitako lehergailuak zartarazi ditu polizia-etxebatean barruan, eta bost polizia hil ditu eta 10 bat zauritu.
25 lagun hil dira bi atentatutan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu