Begoña Errazti EAko presidentearen adierazpenak haserre hartu dituzte EAJrekin kolizioa egitearen aldekoek. Batetik, zuzendaritzaren erabakiaren berri hedabideen bidez jasotzea kritikatu dute; hau da, EAko zuzendaritzak ohiz kanpoko batzarra egin nahi dutenekin harremanetan jarri ordez albistea kazetarien bidez ematea kritikatu dute.
Bestetik, ohiz kanpoko batzar hori egiteko baldintza, afiliatuen %25en sinadurak biltzea, bete zutela sinetsita daudeladiote. Guztira, 1.603 sinadura jaso zituztela ziurtatu dute prentsa ohar baten bidez, eta hori EAko militanteen laurdena baino gehiago dela. Hala ere, prozesu horretan guztian babes eta baliabiderik gabe sentitu direla salatu dute, agertu dutenez, zuzendaritzak ez baitie afiliatuen kopururik zehaztu eta ez baitie afiliatuen zerrendarik eman.
%25a gainditu dutela diote koalizioaren aldekoek, eta gogor kritikatu dute zuzendaritza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu