Igandean gertatu zen bahiketa, Irak mendebaldeko Rutba herrian, baina nola ez dago argi. Kerbalako poliziaburu batek gaur agertu duenez, bi furgonetatan zihoazen 31 lagun horiek Jordaniatik bueltan, eta, orduan atzeman zituen 20 bat laguneko erreboltari taldeak.
Bahiketa gertatu zenean Rutban zegoen polizia batek azaldu duenez, ordea, hotel batean atseden hartzen zeudela bahitu zituzten 31 polizia horiek.
Nolanahi ere, azken asteetan Irakeko Poliziako kide asko bahitu eta hil dituzte erresistenteek, batik bat, inguru horretan. Izan ere, "kolaborazionistatzat" jotzen dituzte Irakeko Poliziako kideak.
Iraken okupazioa
31 polizia bahitu dituzte Iraken, Jordaniaren muga inguruan
Irakeko Poliziako 31 kide bahitu dituzte erreboltariek Jordaniako mugatik hurbil, hain justu, herrialde hartako entrenamendu guneetatik itzultzerakoan. Azken asteetan, asko izan dira erresistentziak Jordaniako trebatze saioetatik bueltan bahitu eta hil dituen Irakeko Poliziak; irailean eta azaroan gutxienez 20.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu