38 dira sinatzaileak

2015eko azaroaren 19a
17:33
Entzun

Gaur Irlandako Parlamentuan Robert Ballaghek azaldu duen moduan, hainbat arlotako 38 lagunek sinatu dute Otegi eta beste euskal presoak aske uzteko eskaera. Hauek dira, labur azalduta:

Politika

Gerry Adams: Sinn Feineko buru eta parlamentaria.

Maureen O Sullivan: Irish Independent alderdiko parlamentaria.

Finian Mc Grath: Irish Independent alderdiko parlamentaria.

John Alderdice: Stormonteko Asanbladako lehenengo lehendakari izandakoa eta egun Westminsterreko House of Lordseko kidea.

Kirola

Jimmy Barry-Murphy: futbol gaelikoko eta hurlingeko jokalari ohia eta entrenatzailea.

Peter Canavan: futbol gaelikoko jokalari eta entrenatzaile ohia.

Sambo Mc Naughton: hurlingeko jokalari ohia.

Aisling Reilly: Irlandako esku pilota jokalari ohia.

Trevor Hogan: errugby jokalaria.

Lynne Cantwell: errugbi jokalaria.

Michael Conroy: Eskoziako Lehen Mailako futbol jokalaria.

Dudey Mc Closkey: boxeolari ohia.

Kultura

Robert Ballagh: artista, margolari eta diseinatzailea.

Danny Devenney eta Marty Lyons: Belfasteko muralgile famatuak. Bobby Sandsen mural ezaguna egin zuten, eta berriki, Arnaldo Otegirena margotu dute.

Frances Black: abeslaria.

Damien Dempsey: abeslaria.

Breag: Belfasteko reggae ska taldea.

Grainne Holland: folk abeslaria eta irrati eta telebista aurkezlea.

Derek Warfield: abeslaria, mandolina jolea eta Wolfe Tones taldearen sortzaileetako bat.

Barry Kerr: abeslaria eta musikaria.

Eoghan Quigg: abeslaria.

Kazetaritza eta unibertsitatea

Tim Pat Coogan: idazlea eta zutabegilea.

Laurence Mc Keown: antzerkigile eta gidoilaria, eta IRAko preso ohia.

Tom Mc Gurk: poeta, kazetari eta irrati esataria.

Jude Collins: idazlea, aurkezlea eta Ulsterko Unibertsitateko irakasle ohia.

Feilim O hAdhmail: Corkeko Unibertsitateko irakaslea.

Erljioa

Harold Good: metodisten buru Irlandan.

Bill Shaw: protestanteen buru ohia Ipar Irlandan. 

Gerry Reynolds: erredentziotar elizaren burua.

Desmond Wilson: eliza katolikoko burua.

Beste arloetakoak:

Patricia Mc Keown: UNISON sindikatuko burua.

John Douglas: ICTU sindikatuko burua.

Tommy McKearney: IWU sindikatuko burua.

James Connoly Heron: James Connollyren heren-iloba.

Mairead Maguire: Women for Peace elkarteko sortzailea eta 1976ko Bakearen Nobel sariduna.

Tony Doherty: Bloody Sunday Justice Campaign elkarteko sortzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.