Europako Konstituzio Ituna

%40,9k baino ez dute botoa eman Katalunian; ezezkoak %28,07 ezezkoak izan dira

2005eko otsailaren 21a
09:33
Entzun
Hego Euskal Herriaren ondoren, Katalunia izan da Europako Konstituzio Itunari buruzko galdeketan abstentzio zein ezezko boto kopuru handienak izan dituen eremua. Zehazki, abstentzioa %59,1ekoa izan da, ezezko botoak, berriz, %28,07.

Gainera, Kataluniako zenbait gunetan Itunaren berrespena are eta murritzagoa izan da: Gironan %33 izan dira ezezko botoak, eta herrialdea oro har hartuta, 900 udalerritatik 106tan ezezkoak irabazi du. Udalerri horietatik 47 Gironan daude, 33 Bartzelonan, 12 Tarragonan eta14 Lleidan.

Kataluniari buruzko informazio zehatzagoa Vilaweb.com -en.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.