40ren bat hildako

2012ko urriaren 31
09:21
Entzun

Erakunde ofizialek oraindik ez dute zehaztu Sandy urakanak AEBetan eragindako hildako lagunen kopurua, "oraindik ez baita erraza zenbaketa egitea". CNN hedabideak dio 33 pertsona zendu direla, The New York Times-ek 39ko kopurua aipatu du eta The Washington Post-ek 48koa. 

Hildako gehienak New Yorken gertatu dira. Bertako agintariek egiaztatu dutenez, hemezortzi heriotza behintzat jazo dira. New Jerseyn eta Pennsylvanian seina lagun hil dira gutxienik, Maryland, Connecticut eta Virginian bina, eta bana Ipar Carolina, Mendebaldeko Virginia eta Massachusetts-en. Beste bat belaontzi batean hil da, Hatteras parean.

Iturri ofizialen arabera, gehienak etxeetara eta autoetara zuhaitzak erori ostean hil dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.