50 bat lagun hil dira Pakistanen, atentatuetan eta talibanen eta armadaren arteko borroketan

2008ko abuztuaren 23a
17:56
Entzun
Indarkeria bolada ez da amaitzen Afganistanen. Gaur 50 bat lagun hil dira, talibanek beren gain hartu dituzten atentatuetan eta armadak haien kontra egin dituen erasoaldietan.

Iparaldeko Swat haranean, esaterako, bi atentatu izan dira. Charbaghen ekintzaile suizida batek lehergaiz betetako autoa zartarazi du polizia etxearen kontra. Ondorioz, hainbat lagun hil dira: iturri batzuen arabera, sei dira hildakoak -haietatik hiru zibilak- eta beste iturri batzuek diotenez 18 -hamaika zibilak lirateke-. Nolanahi ere, eztanda handia izan dela eta polizia etxea ez ezik inguruko etxeak hondatu dituela agertu dute lekukoek.

Haran berena, Abuha inguruan, hutsik zegoen poliziaren postu bat lehertarazi dute urrutiko kontrolagailua erabiliz. Postua hutsik zegoen, baina gutxienez hiru lagun hil dira leherketan, haietatik bi inguruan jolasean zebiltzan haurrak.

Atentatua gertatu ondoren, talibanen ustezko gordelekuen aurkako erasoak hasi ditu armadak Swat haranean bertan. Armadak iturriek agertu dutenez, gutxienez 30 erreboltari hil dituzte.

Indarkeria giro horretan ari da gertatzen asteon dimisioa eman duen Pervez Musharraf presidentea orkezkatzeko prozesu korapilatsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.