Astearte iluntzean Irak iparraldean aldi berean egin zituzten lau atentatuetan hildako lagunak 500 inguru dira agintariek eman dituzten datuen arabera.
Ekintzaile suizidek lau ibilgailu zartarazi zituzten azadi talde erlijiosoko kideak nagusi diren Katanija eta Adnanija herrietan, ipar-mendebaldeko Ninive probintzian. Jende asko zebilen lekuetan egin zituzten erasoak, eta sarraskia, esan bezala, handia izan da. Hain zuzen ere, jazidiak zituzten jomuga.
Talde erlijioso horretako kideak kurduak dira kulturaz, eta elementu paganoak, kristauak eta islamistak dituen erlijioa praktikatzen dute. Gehiengo musulmanak etsaitzat hartzen ditu. Duela egun batzuk beren jomugan zeudelal iragarri zuen Al Kaedak.
500 bat dira jazidien kontrako atentatuetan hildakoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu