Ikusmin handia sortu du Eusko Jaurlaritzako lehendakari aldaketak, eta horren lekuko dira gaurko inbestidura ekitaldia bertatik bertara jarraitu duten 500 gonbidatuak. Instituzioetako ordezkariez gain -batzar nagusietakoak eta foru aldundietakoak- epaileak, unibertsitateko eragileak, alderdi politikoetako arduradunak eta beste hainbat batu dira gonbidatuen eserlekuetan.
Espainiako politikagintzako ordezkariak ere etorri dira Gasteizera; hala-nola PSOEko Antolakuntza idazkari Leire Pajin, eta Espainiako Senatuko Javier Rojo zein PPko lehendakari Mariano Raxoi.
Pertsona ezagunez gain, legebiltzarkideen beraien gonbidatuak ere izan dira. 200 kazetari batu zaizkie ohikoei.
500 gonbidatu inguru izan dira ekitaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu