50.000 eurora jaitsi du Garzonek Otegiren bermea
650.000 euroko bermea ordaindu behar izan zuen Arnaldo Otegi Batasuneko mahaikideak Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utz zezan. Berme hori 50.000 eurora jaistea erabaki du gaur Baltasar Garzon epaileak, Otegiren defentsaren eskaera neurri batean aintzat hartuz. Otegik ihes egiteko arriskurik ez dagoela eta haren gaitasun ekonomikoa ez dela berme horri aurre egiteko modukoa onartu du Garzonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu