7 orduz itxita egon ondoren ireki dute N-121A errepidea

2007ko abenduaren 10a
16:27
Entzun
Kamioi batek istripua izan eta irauli ondoren, 7 orduz itxita egon da N-121A errepidea Irunen (Gipuzkoa), noranzko bietan. Bi lagun zauritu dira ezbehar horretan, eta Bidasoako Eskualde Erietxera eraman dituzte.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko zortziak baino zertxobait lehenago Nafarrorako noranzkoan zihoan kamioi bat irauli egin da, eta errepidean geratu da bi noranzkoetako bideak trabatuz. Bi lagun, 24 urteko R.R.R. eta 29 urteko NM.D.A. zauritu dira.

Ordubatean kendu dute kamioia trabatik kentzea, baina arratsaldeko hiruak eta hamar arte ezin izan dute trafikoa ireki. Bitartean, A-15era desbideratu dituzte ibilgailuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.