82 lagun zauritu dira Indonesian, hegazkin istripuan

2010eko apirilaren 13a
17:17
Entzun
Bidaiarien Boeing 737-300 hegazkin batek istripua izan du gaur Indonesiako Papuan, eta 82 lagun zauritu dira, hango agintariek jakinarazi dutenez. Papuako Sorong eta Manokwari hirien arteko ibilbidea egin du hegazkinak, eta lur hartzerakoan pistatik atera da.

Bambang Ervan Indonesiako Garraio ministroak azaldu du hegazkinak ez duela balaztatu garaiz, eta pistaren ondoan dagoen ibaian bukatu duela, bitan zatitua. 103 bidaiari zeramatzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.