9:30ean hasiko da bihar Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean, lege proposamena onartzeko edo baztertzeko osoko bilkura. Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak hitz egingo du aurrenik.
Ondoren, egitasmoaren alde dauden alderdiek euren artean banatzeko orduerdia edukiko dute: EAJk, EA, EBk eta Aralarrek. PPk eta PSE-EEk ere bai. Ikusi egin behar noiz hitz egingo duen EHAK-k -legebiltzarkide batek aldeko botoa emango du, zortzi abstenitu egingo dira-.
Bozketa baino lehenago, aldeko eta kontrako blokeek ordulaurden bana izango dute.
12:00-12:30 aldera bukatuko da saioa.
ETB1ek zuzenean emango du.
9:30ean hasiko da biharko saioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu