AAM: "Operazioak euskal preso politikoen defentsa eta elkartasuna ditu jomugan"

2010eko apirilaren 14a
16:35
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) "elkartasunik sentikorrena" eskaini die gaurko atxilotuei eta, horien artean euskal preso ohiak, presoen abokatuak eta senideak daudenez, "operazioak euskal preso politikoen defentsa eta elkartasuna ditu jomugan".

Inkomunikazio garaian atxilotuek jasan dezaketen tratuaz "kezka" agertu du AAMk. "Marlaskak Guardia Zibilarekin burutu dituen azken polizia operazioetan tortura testigantza larriak izan dira".

Errepresioa salatu du. "Argi dago Estatuak ondo irakurri dituela Euskal Herrian ematen ari diren mugimendu politikoak. Konponbide politikoa saihestu nahi dute, eta horretarako darabilte errepresio politikoa".

, Busturialdea eta Lea Artibaiko LABeko eskualdeko prentsa agerraldia burutu dugu, eskualdean galdutako lanpostuen eta langabezi tasaren berri emateko eta eskualdean hasiko dugun erantzun dinamika adierazteko.

Prentsa agerraldia amaitu eta Guardia Zibila, Gernikako LABeko egoitzara etorri eta Jota, LABeko arrantzako arduradun nazionala atxilotuta eraman du. Atxilotu dutenean, epailearen agindurik ez zeramaten, ez dute beraien plaka besterik erakutsi eta ez digute esan nora zeramatzaten.

Jotarekin batera, jada beste 6 Euskal Herritar atxilotu dituzte gaur goizean, Espainiako tribunal faxista den audientzi nazionalaren agindupean.

LABek kezka agertu du, "atxilotuak torturatuak izan daitezkeelako

Busturialdeko eta Lea-Artibaiko LABek kezka azaldu dute, "atxilotuak torturatuak izan daitezkeelako". Operazioa "Euskal Herriaren kontrako erasoa" dela diote. "Espainiak gure herria suntsitzeko daraman estrategiaren barruan kokatu behar dugu. Berriro Euskal Herritik gatazkaren konponbiderako metodo demokratikoak mahai gainean jartzen ditugunean, gatazkaren muina konpontzeko herritarren parte-hartze eta erabakian oinarritutako proposamen bat abian jarri nahi denean, Espainiako Estatutik datorren erantzuna beti da berdina, ukazioa eta errepresioa. Horregatik, argi eta ozen aldarrikatu behar dugu errepresioa ez dela bidea, gure herriak aske bizi nahi duela eta eraso berri hau ez da erantzun gabe geratu behar".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.