AAMk eta ezker abertzaleak salatu dute operazioak "aro politiko berria zapuztea" duela helburutzat

2010eko irailaren 14a
18:47
Entzun
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du gaurko polizia operazioaren xedea "Euskal Herrian loratzen ari den aro politiko berria zapuztea" dela. Halaber, "datozen aste eta hilabeteotan antzeko polizia operazio gehiago etorriko direla aurrikusi" daitekeela uste du. Horrez gain, atxilotuak "torturatuak izateko arrisku larrian" daudela ohartarazi du AAMk.

AAMk dioenez, "pasa den astean izandako erreakzioetan Espainiako Gobenuak errepresio gehiago iragarri zuen, errepresio gehiago Euskal Herrian mamitzen ari den prozesu demokratikoak aurrera egin ez dezan". AAMren ustez, "errepresio olatu honek Espainiako Gobernuaren urduritasuna erakutsi baino ez du egiten, jakitun direlako herri honetan urrats atzeraezinak ematen ari direla benetako egoera demokratiko bat erdiesteko bidean".

Atxilotuek Guardia Zibilaren eskuetan jasan dezaketen tratuari dagokionez, berriz, "alarma guztiak piztu" nahi ditu erakundeak. "Atxilotuak Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta daude une honetan, eta honek torturatuak izateko arrisku larrian daudela esan nahi du. Aurrez ere jakin badakigu Marlaska epaileak Guardia Zibilarekin egin ohi dituen operazioetan tortura ankerrak izan ohi direla".

Antzeko irakurketa ezker abertzaleak eta LABek

Ezker abertzaleak AAMren antzeko irakurketa egin du. "Euskal Herrian irekitzen ari den fase politiko berriaren aurkako sabotajea da. PSOE gerra estrategia batean lerrokaturik dago eta Euskal Herrian bakerako eta gatazka politikoaren konponbide demokratikorako irekitzen ari den aukera zapuztu nahian dabil".

LABek ildo beretik jo du. "Euskal Herrian eskenatoki berri baterako bidea irekitzen hasia den honetan,Espainiako Gobernuak, hitzez nahiz ekintzez, bere joko arauak zeintzuk diren argi utzi nahi du: joan den larunbateko manifestazio debekuak, bart gaueko atxiloketak... Euskal Herrian, euskal herritarron artean, euskal langileriaren baitan sortzen ari den ilusioa zapuzteko saiakerak dira guztiak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.