AAMk preso ohiaren aurkako "jazarpen politiko, mediatiko eta judizial izugarria" salatu du

2010eko martxoaren 1a
17:32
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) "elkartasuna eta babesa" adierazi dio Iñaki de Juana preso ohiari eta honen gaur Belfasteko Auzitegiak hartutako erabakia salatu du, "De Juanaren aurkako jazarpen politiko, mediatiko eta judizial izugarria" dagoelako

AAMk auziaren atzean "interes politiko eta mediatikoak" ikusten ditu, eta azaldu du De Juanak Irlanda iparraldean bizimodu normala daramala. "Espainiako Gobernuak gure herrian ezarria duen oinarrizko eskubideen ukazio egoera erakusten du De Juanarekin gertatzen ari denak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.