Israelekin bake akordioa hitzartu aurretik milaka presoren egoera konpondu behar dela uste du Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak. L'Humanite egunakriak gaur plazaratutako elkarrizketa batean Abbasek dio ulertzen duela bahitutako soldadu israeldarraren kasuak eragiten duen sufrimendua. Baina azpimarratu du berdin ulertu behar dela "Israelgo espetxeetan preso dauden palestinarren eta arabiarren senideen sufrimendua".
"Argi eta garbi esan dugu Gazan bahitutako soldadu israeldarra gizakia dela, baina gure presoak ere eta bada beraien sufrimenduarekin amaitzeko garaia", azpimarratu du. Auzi hori konpontzen ez Israelen eta Palestinaren artean egiten diren bake itunek ez dute arrakastari izango PANeko buruaren hitzetan.
ekialde hurbila
Abbasek dio presoan auzia konpondu gabe bake akordioek ez dutela arrakastarik izango
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu