Aralarrek bat egin du Abertzaleen Batasunak Aberri Egunerako egin duen deiarekin. Hori dela-eta, igandean Heletara (Nafarroa Beherea) joateko deia egin du. "Euskal Herria Nazio bat dela" aldarrikatuko dute. Baita nazio izaerak Euskal Herriari "ematen dizkion eskubideak osotasunean izatea dagokigula ere".
Eskubide horiek gauzatzeko bidea "herritarren atxikimendutik baino ezin daitekeela etorri"uste dute Aralarrek eta ABk. "Naziotik estatura igarotzeko Euskal Herriko gizartearen bultzada behar beharrezkoa da".
Aberri Egunean Heletara joateko deia egin du Aralarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu