Erreakzioak

Abokatu Euskaldunen Sindikatuaren ustez, "ezjakintasunaren eta analfabetismoaren apologia" egiten du Ruiz Piñeirok

2004ko urtarrilaren 22a
13:12
Entzun
Iñigo Santxo Abokatu Euskaldunen Sindikatuko idazkariak gaur adierazi duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente berri Fernando Ruiz Piñeirok epaileen euskararen ezagutzaren inguruan egin dituen adierazpenak "ezjakintasunaren apologia" dira. Ruiz Piñeirok esan du epaile batek ez duela zertan euskara jakin behar bere lana egiteko.

Santxok esan du Ruiz Piñeirok "ezjakintasuna ikurtzat izanik" hartuko duela bere kargua, "ezjakintasunaren goraipamen bikaina egiten ari delako". "Bere hizkuntz ezintasun propioaren handikeria egin nahi du", gaineratu du.

Bere iritziz, "euskara ezagutzearen obligazioa Zuzenbidean indarrean ez dagoela besterik ez du justifikatu nahi". "Baina Euskal Herrian egun existitzen da obligazio bat, etikoa, morala eta soziala, epaileak euskara jakin behar duelaren inguruan. Oinarrizko printzipio bat da. Zuzenbide positiboan bilduta ez badago, Zuzenbide naturalean badago", adierazi du.

Horregatik, azaldu duenez, "argi dago epaileak errealitate soziala ezagutu behar badu epaitu, epaitua betearazi eta Justizia egiteko, Justizia gutxi egin ahal izango duela hizkuntza errealitatea ezagutu gabe".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.