Abokatuak "lekuko deserosoak" direla atxilotu dituztela iritzi diote Eskubideak elkarteko abokatuek
Eskubideak elkarteko kide diren hogeitamar bat abokatuk gogor salatu dute azken polizia operazioa, bereziki, abokatuak atxilotu izana. Bea Ilardiak eta Joseba Belaustegik guztien izenean agertu dutenez, "lekuko deserosoak" direlako atxilotu dituzte abokatuak, eta atxilotu dituzten moduak eta inkomunikatu izanak ez du inolako zentzurik, haien lana dela tarteko, etengabe daudelako auzitegien esku. Errugabetasun printzipioa errespetatzeko exijitu diote Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroari. (Agerraldiko irudiak bideoan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu