Ezker abertzaleak txalotu egin du Otegiren absoluzioa, eta bide batez, ezker abertzaleak jasaten duen jazarpena salatu du. Absoluzio hori Bateragune auzian errepikatu beharko litzatekeela iritzi dio ohar batean, "baita auzipetuta dauden ehunka pertsonen sumarioetan ere". Atzo Txelui Morenok eta Miren Legorburuk salatu zuten moduan, PSOE eta PP Auzitegi Nazionala instrumentalizatzen ari direla ohartarazi du, eta "konponbideen garaian" bereziki prozesua oztopatzeko erabiltzen dutela. Jazarpenari amaiera jartzeko eskatu du ezker abertzaleak, protagonismoa proiektu guztien arteko eztabaida libre eta demokratikoak izan dezan.
Absoluzioa 'Bateragune auzian' errepikatu beharko litzatekeela dio ezker abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu