Erreakzioak

Acebes: "Espainiarren, Konstituzioaren eta Zuzenbide Estatuaren kontrako irain ilegala izan da"

2003ko abuztuaren 11
14:29
Entzun
Angel Acebes Espainiako Barne ministroak Espainiarren, Konstituzioaren eta Zuzenbide Estatuaren kontrako irain ilegala izan dela adierazi du igandean Donostiako manifestazioan gertatu zena. "Terrorismo delitua izan da", esan du Acebesek. Ministroak manifestazioa baimentzea "akats" bat izan zela azpimarratu du. "Irain horren egileek zigor bat merezi dute", adierazi du Acebesek. "Terrorismo delitu bat izan da, eta gure Zuzenbide Estatuak ez ditu horrelako ekintzak onartzen, horregatik aldatu du kode penala", azpimarratu du Barne ministroak. Acebesen ustez, ekintza horien egileak zigortzeko epaileek eta fiskalek jardun behar dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.