Espainiako Barne Ministro Angel Acebesek lasaitasunerako deia egin die hiritarrei, eta ekintzaren egileek "egindakoa garesti ordainduko" dutela nabarmendu du. Acebesen arabera, lau leherketa izan dira lau leku ezberdinetan, eta horiez gain, segurtasun indarrek kontrolatutako beste zenbait leherketa izan direla azpimarratu du. "Zuzenbide Estatuak erantzun egoki eta sendoa emango dio ekintza kriminal horien egileei, eta garesti ordainduko dute", zehaztu du.
Espainiako Barne Ministroak ez du hildakoen kopuru zehatzik eman nahi izan, baina lehen balantzearen arabera, "tragedia handia" izan dela esan du. Acebesek adierazi du inolako deirik ez dutela jaso, eta leherketak oso jarraiak izan direla, lauzpabost minutuko tarteekin. Lehergailu guztiak bagoien barruan zeudela azpimarratu du, baina inguruetan bestelako motxila eta pakete susmagarriak egon bazeudela. "Lehentasuna hiritarren segurtasuna bermatzea da", nabarmendu du.
Erreakzioak
Acebesek lasaitasunerako deia egin du eta ekintzaren egileek "egindakoa garesti ordainduko" dutela nabarmendu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu