Adamsen arabera, bakea lortzeko aukera jarri du agiriak

2010eko otsailaren 17a
18:19
Entzun
"Lorpen adierazgarria" da ezker abertzalearen txostena, Sinn Feineko buruzagi Gerry Adamsen arabera. Gatazka politikoa konpontzeko ezker abertzaleak egindako ekimena nabarmendu du Adamsek: "Erabakitasunez ari da, gatazka konpontzeko eta eskubide nazional eta demokratikoak bide baketsu eta demokratikoetatik aldarrikatzeko".

Gara egunkariak aurreratu duenez, Adamsek dio orain eman beharreko pausoak "erabakigarriak" izango direla euskal politikagintzan. Eta dei egin die gainerako aldeei, bereziki Espainiako Gobernuari, "zehaztasunez azter ditzaten ezker abertzalearen hizkuntza, estrategia eta hasitako bidea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.