Adegi-Ascongik lanean hasteko deia egin die enpresei

2004ko ekainaren 11
17:31
Entzun
Adegi-Ascongi patronalak eraikuntzako enpresa guztiei lanean hasteko deia egin die, "ulergaitza" bihurtu den grebari amaiera emateko.

Penatuta daudela esan dute ahalegin handia egin duten arren sindikatuen jarrera ikusita; sindikatuek sektoreko enpresa askoren bizia jokoan jarri dutela iritzi dio patronalak.

Sindikatuek langileei ez diela enpresarien ordezkarien proposamen guztien berri eman azpimarratu dute, eta beraien ustez, hori greba "elikatzeko" egin dute.

Lanean hasten diren enpresak babesteko beharrezkoak diren gestioak egin dituztela azaldu dute, langileek beraien lan eskubidea betetzeko aukera izan dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.