Beste kirolari bat zigortu dute dopin kasuagatik: Adil Kaouch atleta marokoarra. Bi urteko zigorra jarri dio Marokoko Atletismo Federazioak, EPOagatik positibo emateagatik Erroman joan den uztailaren 13an.
2005ean, Helsinkin, munduko txapeldunordea izan zen 1.500 metroko proban.
28 urte ditu Kaouchek, eta Nazioarteko Federazioak behin-behinean zigortua zuen kasu beragatik.
Adil Kaouch bi urterako zigortu dute dopinagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu