Palestina

Adin txikiko palestinar bat hil du Israelgo Armadak Gazan

2006ko uztailaren 28a
20:10
Entzun
Goizaldean ume palestinar bat hil dute Gazan Israelgo Armadako hegazkinek. Gainera soldadu israeldarrek atzotik bilatzen ari ziren zibil baten gorpua aurkitu dute Zisjordanian.

Palestinako Segurtasun iturriek adierazi dutenez Israelgo Armadako hegazkinek koheteak jaurti dituzte Gazan eta ondorioz Asad Zumlut 13 urteko palestinar bat hil da. Izan ere, IsraelgoArmadak bonbardaketa baieztatu du: “Israelgo Armadako hegazkinek bost pisuko eraikuntza erasotu du bertan arma biltegi bat zegoelako”. Israelgo Armadak Palestinako biztanleriari ohartarazi dio beraien bizia arriskuan ez jartzeko palestinar miliziak armak ezkutatzen dituen eraikuntzak utz ditzatela

Bestalde Zisjordanian, Israelgo militar batzuk atzotik desagertuta zegoen zibil baten gorpua kiskalita aurkitu dute auto baten barruan. Gorputegian hildakoak Abur Kabir izena zuela adierazi dute. Poliziak gertaeraren inguruko informazioa zabaltzea galarazi du, hala ere, Israelgo irratiak esan duenez palestinar miliziano talde berri bat ikertzen ari dira azken hauek israeldarrak bahitzen saiatzen direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.