Adunan obrak eten dituzte, ur ihes batengatik

2015eko uztailaren 10a
14:36
Entzun

Zizurkil eta Andoain artean (Gipuzkoa), etenda daude AHT abiadura handiko treneko lanak, ur ihes bat izan delako. Adunan gertatu da, tunel bateko obretan. ETS Euskal Trenbide Sareak jakinarazi du "detektatu" gabe zutela ura inguruan, eta, lanean ari zirela, bat-batean urtza handia irteten hasi zela; 400 metro kubo orduko. Hustu egin zuten ingurua, eta lanak etenda geratu dira.

Oraingoz neurririk ezin da hartu, obrako arduradunen arabera; ur kopurua jaitsi arte itxarongo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.