Ameriketako Estatu Batuek (AEB) gaur Arbil hirian, Iraken menpeko Kurdistanen, Iranen kontsulatuan egindako operazio militarrean, bost iraniar atxilotu ditu. AEBek lurrez eta airez egin dute operazioa, baina ekimenaren beste xehetasunak argitu gabe daude oraindik: atxilotuek zer kargu duten, Irakeko Gobernuarekin edo Kurdistango agintariekin adostasunean egin al duten operazioa...
Irani eta Siriari Iraken eraso "terroristak" sustatzea leporatu izan die AEBek.
AEBek bost lagun atxilotu ditu Arbilen, Iranen kontsulatuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu