AEBek uste dute Israelek armen akordioa hautsi zuela Libanoko erasoan

2007ko urtarrilaren 29a
17:58
Entzun
Israelek Libano erasotu zuenean iaz, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) uste dute Israelek "seguruenez" AEBen armen akordioa hautsi zuela zatitu egiten diren bonbak botatzeagatik, gaur AEBetako Estatu Saileko Sean McCormack bozeramaileak esan duenez. AEBetako Kongresura txosten sekretua bidali dutela jakinarazi du McCormackek.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, Israelek 2006ko uztailaren 12a eta abuztuaren 14a bitartean aipatutako milioi bat bonba baino gehiago jaurti zituen Libanon Hizbularen kontrako gatazkan. Bonba horietako bakoitzak 184 lehergailu txiki ditu -granada baten neurrikoak-, sakabanatu eta lurrean geratzen direnak. AEBek euren legedian diote ezin direla zatitzen diren bonbak erabili zibilak bizi diren eremuetan. Israelek, baina, esan du ez zuela zibilen kontrako bonbardaketarik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.