Moktada Al Sadr buruzagi xiitak gogor gaitzetsi zituen atzo AEB Ameriketako Estatu Batuetako Armadak preso irakiarrei egindako torturak: «Zer-nolako askatasuna eta demokrazia espero behar dugu zuengatik, preso irakiarrak torturatzean hainbeste gozatzen duzuenean?». Kufa hiriko meskitan egindako agerraldian, «islamaren kontrako gerrari» bukaera jartzeko deia egin zuen: «Munduan bakea nahi duenak okupazioaren kontrako lana egin beharko du». Ehunka irakiar xiitak eta sunitak bildu ziren ostiraleko otoitzan imamaren hizketaldia entzutera. Najafen egoitza duen Al Sadr oinez joan zen Kufara bere jarraitzaileak lagun zituela Washingtonek bera atxilotzeko edo hiltzeko agindua eman zuen, erresistentzia sustatzen duela leporatuta.
Moktada Al Sadrek herenegun Najafen Mehdiren Armadako 41 borrokalari hil ondoren egin zituen adierazpenok.
Iraken okupazioa
AEBen torturak gogor salatu ditu Al Sadr imamak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu