AEBetako Armadako 60 irakiar hil ditu Falujan eta Ramadin

2004ko irailaren 17a
11:49
Entzun
Irakeko Faluja eta Ramadi hiriak bonbardatu ditu bart gauean AEBetako Armadak, eta eraso horietan 60 irakiar hil dituztela agertu dute Estatu Batuetako iturri militarrek, "60 erreboltari!", zehaztu dute. Iturri horien arabera, Abu Musab Al Zarkaui buruzagi erreboltariaren jarraitzaileen gordelekuak izan dira bonbardaketen jomuga.

Erietxeetako iturriek, berriz, Faluja inguruetan 30 lagunetik gora hil dituztela eta 40 bat zauritu dituztela zehaztu dute.

Ramadi eta Faluja 'triangelu sunita" esaten dioten guneko hiriak dira biak. Hain zuzen ere, Saddam Husseinen aldeko erresistentzia oso indartsua da eremu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.